Justice pour nos langues !

Osasun zentro guzietan lehentasunez euskaraz orain !
Euskal Herrian Euskarazen 2026.02.14ko agiria

Eküra eüskaldünak bigerren mailako herritar gisa tratatzea !
Eküra Eüskal Herrian frantsesez edo gazteleraz bizi nahi düenen pribilegiatzea !
Osagarri zentro güzietan lehentarzünez eüskaraz orai !
Kalitatezko osagarrigintza püblikoa orai !

Eüskal Herrian, eüskara hein bat günetan ükatürik da edo bigerren mailako hizkuntza gisa tratatürik da, hots eüskaldünak bigerren mailako herritar gisa tratatürik gira.

Ondorioz, zortzi herritarretarik batek bakarrik eüskaraz hitz egiten dü, eta Ipar Eüskal Herrian eüskararen karrikako erabilpena apaltzen ari da (Soziolinguistika Klusterraren azken ikerketaren arabera). Egoera hortan eüskararen erabilpena oso eskaza izaten edo apaltzez joanen da.

Eüskara larrialdian da beraz, eta osagarritsü izateko, eüskararen aldeko hizkuntza politikan jauziak egin behar dira.

Horik hola, orai arte egiten ez düen Eüskal Herriko erakunde sozial, kültüral, ekonomiko eta politiko güzier, ahozko bai idatzizko komünikazionean lehentarzünez eüskaraz aritzea galtatzen deiegü, erran nahi beita bi jauzien egitea galtatzen deiegüla: lehenik eüskaraz aritzea eta gehienik eüskaraz aritzea.

Eüskal Herriko osagarri zentro gehienetan eüskara bigerren mailako hizkuntza gisa tratatürik da, hots herritarren osagarri hona helbürü ümen düen güneetan eüskaldünak bigerren mailako herritar gisa tratatürik gira ! Kasü hoberenetan, osagarri zentro zonbaitetan eüskara ahozkoan eta idatzian amiñi bat erabilten da, haboroenetan bigerren mailako hizkuntza gisa, eta kasü txarrenetan ez da kasik batere erabilten.

Osagarri zentro güzietan, ahozko bai idatzizko komünikazionean, lehentarzünez eüskaraz aritzea behar dü eüskarak, bena eüskaldünen osagarriak ere behar dü, zeren kalitatezko batzarri eta arta bermatzeko, hizkuntzak garrantzi handia dü, pazienteek eta osagarrigintzako profesionalek ontsa alkar entelegatzeko, eta batzarria eta arta eüskaraz üken nahi düenentako eüskaraz ükeitea terapeutikoa delako. Hortaz, profesionalek, batzarria eta arta hoberena eskentzeko, medikuntzan jakitate eta esperientzia hoberenak ükeiteaz gain eüskara jakin behar düe.

Eüskara da Eüskal Herriko sortzezko hizkuntza. Hortakoz, batzarria eta arta eüskaraz ükeitea pazienteen funtsezko eskübidea da. Hortakoz ere, batzarria eta arta eüskaraz emaitea osagarrigintzako profesionalen eskübidea da eta eskentzea osagarri zentroen egin beharra da.

Eüskal Herriko osagarri zentroetan batzarria eta arta frantsesez edo gazteleraz üken nahi dütüen pazienteak pribilegiatürik dira, hizkuntza horietan üken ditzazketelako, eüskaldünek üsüenean eüskaraz üken ez ditzazkegülarik !

Gaüzak hola izatez, Eüskal Herriko osagarri zentro güzier, ahozko bai eta idatzizko komünikazionean lehentarzünez eüskaraz aritzea galtatzen deiegü, erran nahi beita bi jauzien egitea galtatzen deiegüla: lehenik eüskaraz aritzea eta haboroenik eüskaraz aritzea, eri direnek batzarria eta arta eüskaraz üken nahi dütüela galtatü beharrik gabe.

Orokorkiago, kalitatezko osagarrigintza püblikoa galtatzen dügü, hau da, herritar güziek batzarria eta arta hoberenen ükeiteko eskübidea izatea, lehentarzünez eüskaraz ariko diren osagarri zentroetan. Hortako, osagarrigintza püblikoan inbertsione hanitxez handiagoak egin behar dira eta osagarrigintzako profesionalen lan baldintzak hobetü behar dira.


Geldi eskualdunak bigarren mailako herritar gisa tratatzea !
Geldi Eskual Herrian frantsesez edo gazteleraz bizi nahi dutenak pribilegiatzea !
Osagarri zentro guzietan lehentasunez eskuaraz orai !
Kalitatezko osagarri sistema publikoa orai !

Eskual Herrian, eskuara hainbatetan ukatua da edo bigarren mailako mintzaira gisa tratatua da, hots eskualdunak bigarren mailako herritar gisa tratatuak gira.

Ondorioz, zortzi herritarretarik bakarrik bat eskuaraz mintzatzen da eta Ipar Eskual Herrian eskuararen egun guzietako erabilpena apaltzen ari da (Soziolinguistika Klusterraren azken ikerketaren arabera). Egoera hortan eskuararen erabilpena arrunt eskasa izaiten edo apaltzen segituko da.

Eskuara larrialdian da beraz, eta osagarri onean izaiteko, eskuararen aldeko hizkuntza politikan jauziak egin behar dira.

Horiek hola, orai artio egin ez duten Eskual Herriko erakunde sozial, kultural, ekonomiko eta politiko guzier, ahozko eta idatzizko komunikazioan lehentasunez eskuaraz aritzea galdegiten deegu, erran nahi baita bi jauzi egitea galdegiten deegula: lehenik eskuaraz aritzea eta gehienik eskuaraz aritzea.

Eskual Herriko osagarri zentro gehienetan eskuara bigarren mailako mintzaira gisa tratatua da, hots herritarren osagarri ona helburu omen duten tokietan eskualdunak bigarren mailako herritar gisa tratatuak gira! Kasu hoberenetan, osagarri zentro batzutan eskuara ahozkoan eta idatzian pixka bat erabiltzen da, gehienetan bigarren mailako mintzaira gisa tratatuz, eta kasu txarrenetan ez da kasik batere erabiltzen.

Osagarri zentro guzietan, ahozko eta idatzizko komunikazioan, lehentasunez eskuaraz aritzea behar du eskuarak, baina eskualdunen osagarriak ere behar du, zeren kalitatezko arreta eta arta bermatzeko, mintzairak garrantzi haundia du, pazienteek eta osagarri arloko profesionalek untsa elkar ulertzeko, eta arreta eta arta eskuaraz eskuratu nahi dutenendako eskuaraz eskuratzea terapeutikoa delakotz. Hortakotz, profesionalek, arreta eta arta hoberena eskaintzeko, medikuntzan jakitate eta esperientzia onenak ukaiteaz gain eskuara jakin behar dute.

Eskuara da Eskual Herriko jatorrizko mintzaira. Hortakotz, arreta eta arta euskaraz eskuratzea pazienteen oinarrizko eskubidea da. Hortakotz ere, arreta eta arta eskuaraz emaitea osagarri arloko profesionalen eskubidea da eta horien eskaintzea osagarri zentroen eginbeharra da.

Eskual Herriko osagarri zentroetan arreta eta arta frantsesez edo gazteleraz eskuratu nahi dituzten pazienteak pribilegiatuak dira, mintzaira horietan eskuratzen ahal baitituzte, eskualdunek gehienetan eskuaraz eskuratzen ahal ez ditugularik !

Gauzak hola, Eskual Herriko osagarri zentro guzier, ahozko eta idatzizko komunikazioan lehentasunez eskuaraz aritzea galdegiten deegu, erran nahi baita bi jauzi egitea galdegiten deegula: lehenik eskuaraz aritzea eta gehienik eskuaraz aritzea, eri direnek arreta eta arta eskuaraz eskuratu nahi dutela adierazi behar izan gabe.

Orokorkiago, kalitatezko osagarri sistema publikoa galdegiten dugu, erran nahi baita, herritar guziek arreta eta arta hoberenak ukaiteko eskubidea izaitea, lehentasunez eskuaraz arituko diren osagarri zentroetan. Hortakotz, osagarri sistema publikoan inbertsio aise haundiagoak egin behar dira eta osagarri arloko profesionalen lan baldintzak hobetu behar dira.


Geldi euskaldunak bigarren mailako herritar gisa tratatzea !
Geldi Euskal Herrian frantsesez edo gazteleraz bizi nahi dutenak pribilegiatzea !
Osasun zentro guzietan lehentasunez euskaraz orain !
Kalitatezko osasungintza publikoa orain !

Euskal Herrian, euskara hainbatetan ukatua da edo bigarren mailako hizkuntza gisa tratatua da, hots euskaldunak bigarren mailako herritar gisa tratatuak gara.

Ondorioz, zortzi herritarretatik bakarrik batek euskaraz hitz egiten du, eta Ipar Euskal Herrian euskararen karrikako erabilpena apaltzen ari da (Soziolinguistika Klusterraren azken ikerketaren arabera). Egoera horretan euskararen erabilpena oso eskasa izaten edo apaltzen segituko da.

Euskara larrialdian da beraz, eta osasuntsu izateko, euskararen aldeko hizkuntza politikan jauziak egin behar dira.

Horiek hola, oraindik egiten ez duten Euskal Herriko erakunde sozial, kultural, ekonomiko eta politiko guziei, ahozko zein idatzizko komunikazioan lehentasunez euskaraz aritzea eskatzen diegu, erran nahi baita bi jauzi egitea eskatzen diegula: lehenik euskaraz aritzea eta gehienik euskaraz aritzea.

Euskal Herriko osasun zentro gehienetan euskara bigarren mailako hizkuntza gisa tratatua da, hots herritarren osasun ona helburu omen duten guneetan euskaldunak bigarren mailako herritar gisa tratatuak gara ! Kasu hoberenetan, osasun zentro batzuetan euskara ahozkoan eta idatzian pixka bat erabiltzen da, gehienetan bigarren mailako hizkuntza gisa tratatuz, eta kasu txarrenetan ez da kasik batere erabiltzen.

Osasun zentro guzietan, ahozko zein idatzizko komunikazioan, lehentasunez euskaraz aritzea behar du euskarak, baina euskaldunen osasunak ere behar du, zeren kalitatezko arreta eta arta bermatzeko, hizkuntzak garrantzi handia du, pazienteek eta osasungintzako profesionalek ongi elkar ulertzeko, eta arreta eta arta euskaraz eskuratu nahi dutenentzat euskaraz eskuratzea terapeutikoa delako. Hortaz, profesionalek, arreta eta arta hoberena eskaintzeko, medikuntzan jakitate eta esperientzia onenak ukaiteaz gain euskara jakin behar dute.

Euskara da Euskal Herriko jatorrizko hizkuntza. Horregatik, arreta eta arta euskaraz eskuratzea pazienteen oinarrizko eskubidea da. Horregatik ere, arreta eta arta euskaraz ematea osasungintzako profesionalen eskubidea da eta eskaintzea osasun zentroen betebeharra da.

Euskal Herriko osasun zentroetan arreta eta arta frantsesez edo gazteleraz eskuratu nahi dituzten pazienteak pribilegiatuak dira, hizkuntza horietan eskura ditzaketelako, euskaldunek gehienetan euskaraz eskura ez ditzakegularik !

Gauzak hola, Euskal Herriko osasun zentro guziei, ahozko zein idatzizko komunikazioan lehentasunez euskaraz aritzea eskatzen diegu, erran nahi baita bi jauzi egitea eskatzen diegula: lehenik euskaraz aritzea eta gehienik euskaraz aritzea, eri direnek arreta eta arta euskaraz eskuratu nahi dutela adierazi behar izan gabe.

Orokorkiago, kalitatezko osasungintza publikoa eskatzen dugu, hau da, herritar guziek arreta eta arta hoberenak ukaiteko eskubidea izatea, lehentasunez euskaraz arituko diren osasun zentroetan. Horretarako, osasungintza publikoan inbertsio askoz handiagoak egin behar dira eta osasungintzako profesionalen lan baldintzak hobetu behar dira.

nafarroa bEHErea
Baxenabarreko Euskal Herrian Euskaraz
2026/02/14


Idazki honekin bat egiten duten osasungintzako Ipar Euskal Herriko profesionalen lehen izenak:

AlineEtcheverrypsikomotrizilariaGarazi eta Baigorri
AmaiaBidartmedikuSara
AmaiaEtxebereerizain laguntzaileMaule
AmaiaHaiçaguerrefarmazialariaDonibane Garazi
AmaiaPrebendeospitale erizainburuDonapaleu
AmaiaMentaberrikinesiterapeutaBaigorri
AmeliaLandaburumugimendu artatzaileLapurdi eta Baxenabarre
AmeliaRojomedikuBaiona
AnaUnhassobiscay-TurrillasergoterapeutaDonibane Lohizune
AñaEliceitserizainIholdi
AñaSallaberryortofonistaLarzabale
AndoniSetoianmediku orokorraKanbo
AnttonAraspinkinesitherapeutaAiziritze
ArgiErdozaintzi-Etxarterizain laguntzaileDonapaleu
ArgitxuCanteromugimendu artatzaileBaigorri
ArgitxuGoitierizainBaiona
ArgitxuOurthiaguemugimendu artatzaileHeleta
ArnaudElissaldeerizain laguntzaileIzpura
ArnaudLabatmediku orokorraBaigorri
BeñatBlazquez BerasartekinesiterapeutaBaiona
BernadetteEtcheverryerizainBaiona
CatherineRivièrepediatraDonapaleu
CécileEtxebarneerradiologia teknikariaBaiona
CharlotteDe OréguypsikologoKanbo
ChristopheSanglaerizain laguntzaileBaiona
ElenaChohobigaratdietalariBaiona
ElenaOillarburupsikologoDonibane Garazi
ElisaMaurymedikuBaiona, Donapaleu eta Izpura
ElisabethCharriaupsikologoBaiona
ElorriAmestoypsikiatraBaiona
ElorriArin ElizagoienpsikopratikanteAzkaine
ElorriHaritxelharerizainGarazi
EnekaJorajuriaOrtofonistaAzkaine
EztitxuAlfarokinesitherapeutaBaigorri
EztitxuMailharrincinmedikuKanbo
EztitxuOillarburuortofonistaLarresoro
FabienneIturbideerizainaOrtzaize
FrantxuaUrdampilletaerizainGarazi
GwenMorvanerizainMaule
HélèneEyherabidekinesitherapeutaGarazi
IbaiAgerretxe ColinaerizainAzkaine
IdoiaLarçabalpsikomotrizitatelariBaiona eta Donibane Garazi
IoritzBergarechemedikuAngelu
IsabelleArangoitserizainBaigorri
JacquelineOndarsHortz artatzaileIzpura
JenofaLamarqueErizain eta koordinatzaileDonapaleu
JéremyLarrondeosteopataLarresoro
JérômeHigos Bereauongizateko masajistaAzkaine
JoanBidarterizainOrtzaize
JoanaAnchordoquihortz artatzaileBaigorri
JoanaBimboirehortz artatzaileKanbo
JoanesUstaritzerizainaBaigorri
JonRenierfarmazialariaIrisarri
JulenIglesiasHezitzaile bereziaDonibane Garazi
KaietEcheverria ArrutimedikuBaiona eta Donapaleu
KathySallagoytyerizainGarazi eta Donapaleu
KattalinBidartpsikologoBaigorri
KattalinCherberozango artatzaileBaigorri
LaeticiaBidarterizainMaule
LaidaAgerretxe ColinapsikologoaZiburu
LaidaIrungarayortofonistaLarresoro
LaureLevimedikuSenpere
LaureIlharramounhohaur artatzaileBaiona
LeaLorentemedikuBaiona
LeireEcheverria Idiartegaraymugimendu artatzaileZiburu
LeireSagarduymedikuEzpeleta
LéonieAguergarayErizain erretretanMuskildi
LiliIriartmedikuBaigorri
LoreEtxart OrhierizainDonapaleu
LoreGoyetchepsikomotrizitatelariLarresoro
LouisetteMaitiahortz artatzaile laguntzaileDonibane Garazi
LuixaAyçaguerpsikologoDonapaleu eta Garazi
LuixaSainte-MarieerizainLandibarre
LuxiLabescauGinekologoGarruze
MaiaLacroixmedikuBehauze
MaialenBerroueterizainAzkaine
MaialenTorrepsikologoBaiona eta Donibane Garazi
MaialenZuburuerizainaOrtzaize
MaianaIrigoyenortofonistaIzpura
MaiderCubiatmediku orokorDonibane Garazi
MaiderGoitipzikomotrizilariBaigorri
MaiderLoyathomedikuAiherra
MaiteDuboisoin artatzaileHazparne
MaitenaBiscayerizainaAldude/Urepele/Banka
MaitenaChohobigaratmedikuIrisarri
MariaBiscay Salaberrymediku orokorraIrisarri
MariePourquié Bidegainpsikohizkuntzalaritzan ikerleBaiona
Marie PierreLafitteosteopataKanbo eta Heleta
MarijoYbargarayErizain laguntzaileDonibane Garazi
MarionInchauspekinesitherapeutaHeleta
MaylisIrigoyen SallaberrypsikomotrizilariHazparne
MichelleHarlouchetmedikuAngelu
MikaelDaguerremugimendu artatzaile/kineHendaia
MikelaPrebendeerizainDonapaleu
NaiaCarrerepzikomotrizilariaArbona
NaiaOçafrainpzikomotrizilariMaule
NaiaOillarburudermatologoJutsi
NathalieAnsolabeherekinesiterapeutaBaigorri
OihanaAlgalarrondofarmazialariIrisarri
OihanaBidartpsikologoGarazi eta Baigorri
OihanaUrreiztietagizarte langileaBaiona
PaxkalIbarerizainAzkaine
PeioBeaucouestkinesitherapeutaHendaia
PeruDavanterizainAzkaine
PierreLartigaumediku orokorraItsasu
RamuntxoBidarterizainGarazi
RudyDrillonmedikuSara
TimothéeHiriartmedikuHiriburu
XabiLarraburumedikuHendaia
XabiLarrekinesitherapeuta osteopataIzpura
XabiLatapimedikuHazparne
XabierChohobigaratmedikuKanbo
XabinaErguykinesitherapeutaDonapaleu
XanBerterretchemedikuBaigorri
XantianaBiscayortofonistaLarzabale